8 AHOLKU ETXE BATEAN ENERGIA AURREZTEKO

Publicado en Blog
Viviendas en Donamaria

Etxean energia nola aurreztu

Hilabete azkenean zure fakturak oso altuak baldin badira, murriztu ahal izateko aholku batzuk eskeintzen dizkizuegu gaur. Badakizue nola? 8 aholku erraz gaur bertan etxean egiten ahal dituzuenak, energía eta honekin batera dirua aurrezteko noski.

1.Etxebizitza aislatu

Konsumo energetikoa efizienteagoa izatea nahi badugu, nahitaezkoa da lehioetako eta ateetako haize fugak kontrolatzea. Batzuetan bentilazio sistemetan eta extraktoreetan ere fugak izan ohi dira.

Modu ekonomiko batean lehioak aislatzeko modu bat burleteak dira. Silikonazko bandak edo bertze material batzuk lehioen estrukturetan jartzen direnak hermetikoki sellatzen dutenak.

2.Bonbillak aldatzea

Aldaketa oso erraza da, bonbilla halogenoak, led bonbillak baino 10 aldiz konsumo altuagoa dute. Hauen prezioa altuagoa da baino askoz gehiago irauten dute. Inbertsioa aholkugarria da

3.Gailuak desentxufatzea

Erabiltzen ez ditugun aparato guztiak desentxufatuta egon behar lukete beti, telebista, musika ekipoa, ordenadorea edo kafetera dira beti entxufatuta uzten ditugun aparatu batzuk. Garrantzitsua da modu honetan,energia kontsumitzen jarraitzen dutela jakitea, naiz eta aparatua itzalia egon. Gauez desentxufatzea edo etxetik ateratzerakoan argiaren fakturan eragina izango duela ikusiko duzu.

4.Dutxa motzak hartu

Denboraren nozioa galtzea dutxan zaudenean oso ohikoa da baino 7 minuto nahikoak izaten dira garbiketa oso bat egiteko. 20 minutu dutxan egoteak zure fakturan eragin handia izan dezake urtean zehar.

5.Argiak itzali

Argiak etxeetako gastu energetikoen ehuneko hogeia suposatzen du, beraz, erabili behar ez ditugun argiak itzaltzeak eragin handia izan dezake energiaren kontsumoan.Logela batetik ateratzen garen aldiero argiak itzaltzera ohituratu behar dugu eta beharrezko argiak bakarrik piztu

6. Ur hotzarekin garbitu

Garbigailua da etxeko tresnetan energía gehienetarikoa behar duen gailua, banaz beste, ordaintzen dugun energiaren 11,8% suposatzen du garbigailuaren erabilerak.Arrazoi honengatik ur hotzarekin garbitzea aholkatzen dugu, gaur egun xaboi bereziak saltzen dira ur berorik gabe garbitzen dutenak.

Horrez gain, arropen kasuan koloreak eta arropa bera hobeki zainduak izanen dira.

7.Berogailuaren tenperatura jeitsi

Kasu askotan ur berogailuen fabrikanteak 60 graduko tenperatura aholkatzen dute, baina hau gehiegizkoa izaten da, gizakioen erabilerarako eta tuberiendako ere ez da ona izaten. 40 gradutara jeitsi dezakegu eta dutxetan ez dugu desberdintasunik nabarituko baina bai gure sakelean.

8. Argi tarifa egoki bat kontratatu

Etxe guzitan elektrizitate konsumoa ez da berdina izaten, bai bolumen aldetik eta baita konsumo hori noiz ematen den eragina du. Familia batek konsumo gehiago izan dezake egunez eta beste batek lanetik ailegatzen denean izan dezake konsumo puntuala. Lehenbiziko kasuan tarifa elektriko fijua egokiagoa da eta bigarrenean tarifa bariablea.

Argi tarifa egokia hautatzeak, zure fakturetan aurreztea lagunduko dizu.