Lurraldea bilatzen ari zara Nafarroan?, aholku hauek kontutan eduki!

Publicado en Blog

Zure beharren eta gustoen arabera etxe bat eraiki nahi baduzu, Nafarroako lurraldeen salmenta ikertu beharko duzu.

Ukulu inmobiliarian lurraldeak erosteko aukera ematen dizugu, Malerrekan kokaturikoak, zure etxe familiabakar edo bifamiliarra eraiki dezazun ingurumen natural batean.

Lurralde bat erosteko orduan gauza hauek izan beharko dituzu kontuan:

Lur mota

Badakizu lur rustikoak, urbanoak eta urbanizableak desberdintzen?

Lur urbanoa beharrezko infraestrukturak dituen hura da ( elektrizitate suministroa, ura, saneamientoa…). Lur urbanizablea, urbanoa izateko bidean dagoen hura da, oraindik ez du infraestrukturarik naiz eta udalerriaren ordenazio plan urbanistikoaren barruan azaltzen den.

Ikuspuntu urbanistikotik, lur rustikoa lur ez urbanoa bezala ikusia dago, oraindik ez direlako urbanizazio obrak egin, lur urbanoa bihurtuko luketenak.

Okupazio portzentaia eta edifikabilitatea

Nafarroako lurraldeak ikertzerakoak, kontutan izan beharreko bertze afera batzuk , eraiki behar duzun partzelaren proportzioak dira eta baita etxearen geihenezko metro karratuak ere. Afera hauek herri bakoitzaren normatiba urbanistikoaren araberakoak dira

Eraikuntza normatiba

Udal bakoitzaren normatiban, edifikazioaren altuera, zenbat solairu eraiki daiteken, fatxadaren ezaugarriak, itxiturak eta dena delako xehetasunak azaltzen dira.

Aholkularitza profesionala

Nafarroko partzela baten erosketa arrakastatsua izateko aholkularitza on bat izatea gomendagarria da.

Ukulu inmobiliarian hainbat partzela ditugu salgai, urbanoak eta rustikoak, Sunbilla eta Donamaria bezalako herrietan eta baitaMalerrekako bailarako bertze tokietan ere,Nafarroko iparraldean. Partzelen ezaugarriak ikus ditzakezu enlaze honetan.

Dimensioei, orientazioei eta ezaugarriei buruz informazio gehiago nahi baduzu deitu 667 547 445 zenbakira. Web orrialdeko formularioan ere idatzi dezakezu.