7 oinarrizko baldintza zure etxea eraikitzeko

Publicado en Blog

LURSAILA

Lursaila da lehenengo kontutan hartu beharrekoa, logikoki gustatzen zaizun lursail bat aukeratu behar duzu baina baita eraikitzeko baimena duena ere.

Lurrak urbanoa edo urbanizablea izan behar du eta herri batean kokatua badago lurren kalifikazio urbanistiko ordinarioa edo tradizionala izango luke.

Lurraren kalifikazioa zein den jakiteko ordenazio urbanoko plan generala konsulta dezakezu edo arkitekto munizipalarekin konsultatu zuzenean.

LURSAILA EROSTEA

Lurra zure izenean jartzeko salerosketako kontratu baten bidez egin beharko duzu. Kontratu hau notarioaren aurrean sinatzen da eta sinatu ondotik zergak ordaintzen dira.

PROIEKTUA

Arkitektu bat kontratatu beharko duzu arkitektura proiektuaren exekuziorako, oinarrizko proiektuarekin, udalari lizentzia munizipala eskatu ahalko diozu.

LIZENTZIA

Behin oinarrizko eta exekuzioko proiektua ditugula lizentzia munizipala eskatu dezakegu. Nafarroako arkitektuen elkarteak proiektua onartu arte ezin izango duzu eraikitzen hasi.

ESTUDIO GEOTEKNIKOA

Estudio geoteknikoak lurra aztertzea du helburu eta honen bitartez etxearen zimenduaren ezaugarriak nolakoak izan behar diren jakiten da.

ERAIKUNTZA

Obraren direkzioa: Arkitektua eta aparejadorea

Etxearen autopromotoreak, hau da, zuk, zuzendaritza fakultatearen arduradunak identifikatu behar dituzu. Obra eramaten duena arkitektoa bera izatea da hoberena baina aparejadorea ere beharrezkoa izaten da.

Obra zuzendaria beti arkitektoa izaten da

Exekuzio zuzendaria berriz aparejadorea

Osasun eta babes zuzendaria aparejadorea izan ohi da, naiz eta orain kanpoko enpresa bat kontratatzeko aukera dagon.

OBRA AMAIERA

Eraikuntza amaitu ondotik, beharrezkoa da pausu batzuk ematea bizitzen hasi aurretik

Lehenbiziko beharko duzuna, zure arkitektuak obra amaierako zertifikazioa sinatzea izango da eta gainera zertifikatu hau arkitektuen elkarteak ikusi beharra izaten du.

Azkenik, efizientzia energetikoko zertifikatua eta eraikinaren liburua emango dizute, eta etxea bizitzen hasi ahalko zara ..